Kuba eta AEBren arteko harremanen normalkuntzan Trumpen atzera pausuari ezetza

Euskadi- Cuba elkartetik gure erabateko errefusa adierazi nahi dugu, Donald Trump, Estatu Batuetako lehendakariak, Kubarekiko politikari buruz iragarritako neurri berrien kontra. Dudarik gabe, Barack Obama- ren admnistrazioaren garaian hasitako “normalizazio” prozesua pausu positiboa izan zen eta garrantzi handia izan zuen bi aldeko harremanetan, baina ez zuen Kubaren kontrako blokeo ekonomiko, komertzial eta finantzarioa eragin oinarrizko aspektuetan eta gaur egun blokeo hau oraindik indarrean dago, horregatik salatzen dugu.

Garrantzitsua izan zen, lehenengo eta behin, berrogeita hamar urte baino gehiagoz Uhartearen kontra egindako politika inperialaren porrotaren onarpenerako. Bigarrenez, independentzia, subiranotasun eta determinazio askea bezalako printzipioak koherentzia, duintasun eta tinkotasunez babesten direnean eraso, mehatxu eta xantaieen gainetik, herri iraultzaile batek lortu dezakeena erakutsi zuen, nahiz eta hauek planetako herri boteretsuenetik etorri.

Ikuspuntu honetatik, Estatu Batuetako eta ez Kubako goberrnua da bizkarra ematen diona harremana normalizatzeko aukerari, blokeoa malgutu zuten neurri positibo batzuen itzultze partziala burutu zuelako. Estatu Batuetako gobernua da, eta ez kubatar gobernu iraultzailea kubatar iraultzaren aurkako erretorika erasotzaile, dogmatiko, irrazional eta gastatura bueltatzea erabakitzen duena. Horrela jarduntzeko demokrazia eta giza eskubideak aipatzen dituzte, Arabia Saudi- ri milioidun txekeak ematen dion bitartean eta Erdoganen gobernu filofazista babesten duen bitartean. Estatu Batuetako gobernua da, eta ez gobernu kubatarra lobby kubatar- amerikarren jarrera atzerakoien inposizioa onartzen duena, Estatu Batuetara emigratutako kubatar komunitatearen gehiengoaren interesen gainetik, Floridako estatua barne, estatubatuar eta kubatar herriari egindako hainbat inkestek egiaztatzen duten bezala.

Hau guztiagatik, gure gaitzespen tinkoa azaltzen dugu Donald Trump- en Uhartearekiko bira atzerakoiari, eta aldiberean Kubaren kontrako blokeo ekonomiko, komertzial eta finantzarioren amaiera eskatzen dugu; Guantanamoko legez kanpoko Basearen itzulia; uhartean kontrairaultza finantzatzen duten milioidun fondoen eta “erregimen aldaketa” burutzeko beste programa injerentzisten amaiera; Ana Belén Montesen askapena, Estatu Batuetan espetxeratua Kubaren kontrako terrorismoa ohartzeko delituarengatik.

Anuncios
Esta entrada fue publicada en España, Solidaridad. Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s