XIV. Kubarekiko Elkartasun Estatu Topaketa: Bilbo, 2017.eko ekainaren 9tik 11ra

“Kubarekiko Elkartasuna: komunikabideak eta sare sozialak”
Bilbo, 2017.urteko ekainaren 9tik 11ra
Che Guevararen hilketaren 50.urteurrena. Fidel, presente.
Cubainformación TVren 10. urteurrena
Bilborock Aretoa (La Merced kaia, 1. 48003 Bilbo)
Antolatzailea: Euskadi-Cuba

2017. urteko ekainak 9, 10 eta 11an Bilbok XIV. Kubarekiko Elkartasun Estatu Topaketa ospatuko du, Euskadi- Cuba elkarteak antolatuta, “Kubarekiko Elkartasuna: komunikabideak eta sare sozialak” goiburupean.

XIV. Topaketa honek kubatar Iraultzarekiko elkartasuna agertzen duten elkarte eta pertsonak batuko ditu. Gai nagusi bezala Kubarekiko Elkartasun Mugimenduko komunikabideen (KEM) lana edukiko du, uhartearen kontrako manipulazio mediatikoari aurre egin eta KEMaren aurka inposatutako isiltasuna borrokatzeko.

Topaketa hau partaidetza sustatzeko egin da. “KEMaren Komunikabideen Plana” eztabaiatu eta onetsiko da. Plan honen lehenengo proposaketa – 2016.urtean zehar 9 elkarteren eztabaida prozesuaren ondorioa – inskribatutako elkarte eta pertsonei bidaliko zaie Topaketa baino hilabete batzuk lehenago.

Komunikabideen Plana eta beste akordio guztiak Kubarekiko elkartasun lanaren koordinazio eta eragina hobetzeko balioko dute. Hau oso garrantzitsua da uhartea bizitzen ari den esparru historiko erabakigarrian. Gaur egun, bere eredu sozialistaren eraldaketan dabil eta nazioarteko erlazioak momentu zailean daude.

XIV. Topaketa honetan, Elkartasuneko Mugimenduak Baietza emango du berriro ere Kubaren alde, EEBBei egin beharreko erreklamazio historikoak laguntzen: blokeo ekonomiko, finantzario eta komertzialaren behin betiko deuseztaketa, eta bere giza- min eta oinaze materialen kalte- ordainketa; Guantanamon legez kanpo okupatutako lurraldearen itzulera; eta uhartean ematen diren injerentzia programen finantziatzio dirutsuaren, guda mediatikoaren eta ezegonkortasun politikoaren amaiera.

XIV. Topaketa honek Che Guevara omenduko du bere erailketaren 50.urteurrenean eta Cubainformación TV sorreraren 10 urteak ospatuko ditu. Cubainformación TV Elkartasun Mugimenduaren ikus- entzunezko plataforma digitala da.

Parte hartzera animatzen zaituztegu! Fidel, presente.

Anuncios
Esta entrada fue publicada en Cubainformación TV, España. Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s